Jump to Main Content

aurkezpena eus-flag présentation fr-flag presentacion flg-es presentation flag-gb

Iparraldean jarraitzen den irakaskuntza sisteman, baxillergo aitzineko azken 3 ikasturteak lizeoan egiten dira. Bernat Etxepare lizeoa iparraldeko euskal lizeo bakarra da.

eskaintzak

  • euskarazko heziketa

Bernat Etxepare lizeoa da ipar Euskal Herrian irakaskuntza euskaraz eskaintzen duen lizeo bakarra.

Honek erran nahi du Iparraldeko edozein txokotako ikasle batek euskaraz gauzatu nahi baditu bere ikasketak Baionako lizeora heldu behar duela.

Ondorioz, hein bat urrun bizi direnentzat, baitezpadakoa da barnategi baten antolatzea, honek dakartzan beharrei aurre eginez.

  • batxillergo sailak

Bernat etxepare lizeoak oraingoz batxillergo orokorra prestaketa eskaintzen du; Frantses Hezkuntza sisteman diren hiru sailetan: Letretako saila, Gizarte eta Ekonomia saila, eta Zientzia saila.

Erran behar da Lizeoan ikasketak euskaraz gauzatzen direla, baina azterketa guztiak frantsesez pasatu behar izaten dituztela, Historia Geografia gaikoak salbu.

Honez gainera, kirol berezitasuna ere eskaintzen du pilota sailean.

Iparraldean jarraitzen den irakaskuntza curriculuma Frantses Hezkunde Nazionalak finkatutakoa bada ere, eta honek Frantziako unibertsitateetan sarrera ahalbideratzen badu ere, ikasle ugarik Hegoaldeko unibertsitateetan ikasketen segitzeko xedea ukaten du.

Hau dela eta, Hegoaldeko unibertsitateetara sar ahal izateko gainditu behar den selektibitatea edo hautafroga prestatzen laguntzen du Lizeoak. Gaur egun, froga hau Hegoaldean euskaraz pasa daiteke, baina Hegoaldeko ikasketa programetan oinarrituz; bestela, Parisen ere pasa daiteke, gaztelaniaz, baina Iparraldeko programetatik hurbilago da bertan jartzen duten froga.

Bernat ETXEPARE lizeoko ikasleek badute bestalde, ikasketen baitan beste hautuzko gai batzuk lantzeko, hala nola: artea, hizkuntzak (gaztelania, inglesa), etab.

  • beste aukerak

Bernat ETXEPARE lizeoko ikasleek ikasketa guztiak euskaraz egin arren ez dute berez abantaila hau baloratzen duen edota ezagutzen duen inolako diploma edo agiririk. Hau dela eta, EGA azterketa pastzeko prestatzen ditu lizeoak ikasle guztiak.

Nahi duten ikasleentzat ere, lizeoak badu mendi kiroletan prestazen dituen sail bat.

lizeoaren historia

1990- Bernat ETXEPARE lizeoa Kanbon kokatzen da, XALBADOR kolegioren azpiegitura partikatuz.

1994- Frantses Hezkunde Nazionalak, Bernat Etxepare lizeoa eskola bezala ezagutzen du.

1996- Kanboko XALBADOR ikastegia ttipi gelditzen da kolegioa eta lizeoa bere baitan hartzeko eta Lizeoa Baionako KIGra (Komertzioa eta Industria Ganbara) aldatzen da.

1998tik beraz, Lizeoa, Baionako JJ Rousseau ikastegira aldatzen da.    

1998-tik lizeoa BABko Hiri-Aglomerazioaren ikastetxe batean kokatua dago.

Seaskaren historia

Iparraldeko ikastolek Seaska federazioa osatzen dute.

1969an buraso multzo batek Iparraldeko lehen ikastola sortu zuen Arrangoitzen, Seaskaren babesean eta 1901eko elkarteei buruzko legearen araupean. Elkarte berri honek, jadaneko Hegoaldean molde egokian abiatu zen euskal irakaskuntza bultzatu nahi du Iparraldean, pedagogia metodo aurreratuenak erabiliz.

Hasieran batean xedea sinetsgaitza bada ere, emeki emeki, urak bere bidea egiten du eta urtero urtero, ikastola berriak sortzen dira han hemenka.

Gaur egun, 20 bat herritan banatuak diren ikastoletan, 1900 ikasle inguruk euskaraz gauzatzen dituzte bere ikasketak, amaeskolatik batxillergora arte.

Ibilbide hau ez da erraza izan. Traba ugari izan ditu, debeku saioak, laguntza hutsalak, itotze saioak. Sona handikoa izan zen adibidez, 1977 Donapauleko debeku zaioa.

Lehen hamar urteetan diru zama jasankorra bada, ondorengo urteetan Seaskak bizi ahal izateko, Frantses Hezkunde Nazionalari, zor zaion diru partea eskatuko dio.

Honela, zenbait urtez kalapita eta manifestazio anitzen ondoren, 1983an lehen hitzarmena izenpetuko du Seaskak Frantses Hezkunde Nazionalarekin, iruterako iraunen duena.

1985eko urrian, beste akordio bat izenpetzen dute aipatutako bi aldeek. Akordio honen arabera Seaskako irakasle guztien integrazio bidea finkatuko da. Baina 1986, Kontseilu Konstituzionalak deuseztuko du.

Negoziaketak jarraitzen dute eta ondorioz, 1990ean, Frantses Hezkunde Nazionalak amaeskolako eta lehen-mailako 61 lagileren soldatak bere gain hartzen ditu. Seaskaren bigarren-maila lizeoa barne hitzarmenetik kanpo gelditzen da.

1992an hitzarmena kolegira ere hedatzen da eta 1994an beste hitzarmen bat burutzen dute Seaskak eta Frantses Hezkunde Nazionalak. Honetan ikastola guztiekin elkarte kontratua izenpetzea aurrikusten da.

Estatu Frantsesak, lehen aldiko onartzen du ikastola euskal irakaskuntza obratzen duen eskola gisa, hezkuntza sistema bezala.

fr-flag histoire du lycée

Dans notre système éducatif, les trois dernières années avant le baccalauréat se font au lycée. Bernat Etxepare est le seul lycée basque au pays basque nord.

1990- le lycée BERNAT ETXEPARE se situait à Cambo et partagait les locaux avec le collège XALBADOR.

1994- l'Education Nationale française reconnait le lycée comme école officielle.

1996- par manque de place, le collège reste à Cambo et le lycée déménage dans les locaux de la Chambre de Commerce et d'Industrie à Bayonne.

A partir de 1998, le lycée déménage de nouveau et se trouve actuellement au lycée J.J.Rousseau à Bayonne.

flg-es

En nuestro sistema educativo, los tres últimos años antes del bachillerato se siguen en el Instituto. El lizeo Bernat Etxepare es el único que permite enseñanza en Euskera en el País Vasco Norte.

flag-gb history of the school

In the North Basque Country the last three years before the national baccalaureat exam are spent in the lycée. Bernat Etxepare is the only Basque lycée in the North Basque Country.

1990- the lycée was situated in Cambo and shared its premises with the college XALBADOR.

1994- the French National Education Board recognised the lycée as a valid school.

1996- as the system developed and space was short, the college stayed in Cambo and the lycée moved to the Chamber of Commerce and Industry in Bayonne.

Since 1998, the lycée has been situated in the J.J.Rousseau area of Bayonne near the main BAB district.

kopuruak- effectifs - number of students

IKASTURTEA
KOPURUA
kopurua
10-11
172
09-10
210
08-09
192
07-08
189
06-07
172
05-06
172
04-05
175
03-04
153
02-03
135
01-02
119
00-01
106
99-00
100
98-99
92
97-98
88
96-97
70
95-96
68
94-95
69
93-94
63
92-93
52
91-92
43
90-91
22